2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

ENTZUMENA

 Entzumenari buruz gehiago jakin nahi duzula? Hona hemen informazio gehiago!

1)Soinua uhinen bidez hedatzen da, uhinak indar handiagoz edo txikiagoz heltzen dira gure belarrietara, distantzia eta intentsitatearen arabera, nagusiki.












2) Informazio interesgarri asko dago honen inguruan. Entzumen organo atalak, honen prozesua, etab. Labur eta zehatz azalduta daukazue hementxe! entzumena

3) Gaixotasun edo arazoak:
3.1. Transmisioko gorreria
Kasu honetan, belarri barruko hezurtxo-katea da huts egiten duena. Erdiko belarriaren funtzionamendu-huts horren erantzulea gaixotasun bat, trauma bat edo bestelako akatsen bat izan daiteke. Gorreri mota hau era mediko edo kirurgikoz trata daiteke, entzumena bere onera ekarriz.

3.2. Pertzepziozko gorreria
Honek barne-belarriari erasaten dio, eta kasu honetan arazoa latzagoa da; kirurgiaren bidez ez bait dago apenas ezer lortzerik.

Bukatzeko, zentzumen honi eginkizun bat emateko abestitxo bat uzten dizuet! Orain gozatzea besterik ez duzue!


KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

IKUSMENA

Gaurkoan, ikusmenaz arituko gara lanean!Gauza asko ahal dakizkizu honi buruz?

1) Ikusmenaren organoa begia da. Begia kanpotik hainbat elementuz osatuta dago: bekaina, betazala betileak, malko-guruina eta kornea...
Txanela Proiektua. Ikusmena
















2) Begiaren barrualdea aztertuz gero, begi bolaren osagai nagusiak hauek direla esan genezake: kornea, irisa, begi-ninia, kristalinoa, erretina eta ikusmen-nerbioa.
















3) Begiaren gaixotasunak
Ikusmenaren akats ohikoenak hauek dira:
-Miopia: Urrun dauden gauzak ikusteko zailtasuna
-Hipermetropia: Hurbil dauden gauzak ikusteko zailtasuna

-Begi-lausoa: Argiak kristalinoa zeharkatzeko zailtasuna











KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Gauzak ikasteko moduak eta moduak daude, horrela ba, zentzumenak zeintzuk diren ikasteko bideo apropos bat uzten dizuet!

FROGA


Hau da nire lehen sarrera blog honetan. Froga batzuk egingo ditut, zehazki, nola sartzen den argazki bat, nola sartzen den bideo bat...

Ni UPV ko ikaslea naiz.