2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Puzzlea eta letra zopa

Hona hemen saiakera txiki batzuk, guk eginiko puzzle eta letra zopa erraz batzuena! Haurrek IKT-en bidez ere logika landu dezaketela ikusteko!
Horretarako, internet explorer erabili beharko dute, eta beraz beheko link hauek kopiatu beharko dituzte jolastu ahal izateko:


E:\IKT\Praktikoa\Puzz1\Puzz1.htm E:\IKT\Praktikoa\Zentzumenak\Zentzumenak.htm

2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

ZENTZUMENAK


Aupa lagunok!

Ba al dakizue zentzumenek zein nolako garrantzia daukaten gizakion bizitzan?
Sentipenak jasotzeko ahalmen ikaragarria dugula ohartzen ahal gara? Hau zortea gurea!!

Hementxe behean, zentzumenen azalpen txiki bat emango zaizue, ea ikasteko baliagarria zaizuen!
Ondoren, azalpen bakoitzaren azpian jokotxo bana sartuko dugu, ikaste prozesu hori entretenigarriagoa izan dadin!

Bloga gustukoa izatea espero dut!


UKIMENA

Azken zentzumenarekin arituko gara orain! Eta berau ukimena dugu!

1) Ukimenak hautematen dituen sentipenei esker, ingurunearekin elkarrekintzan jardun eta, aldi berean, gorputza estimulu kaltegarrietatik babestu dezakegu.

2)Larruazala da honen organoa eta gorputzeko organorik handiena dela esan daiteke. Bizirik irauteko oinarrizko funtzio batzuk betetzen ditu: gorputza estaltzeaz gain, tenperaturaren kontrola ahalbidetu eta gauzen gogortasuna ere antzematen du.
Azala














3) Gaixotasunak:

3.1 Erredurak: Suak larruazalean egiten duen zauria.
3.2 Dermatitis: Azaleko gaixotasunik ohikoena eta tratatzeko modurik onena prebentzioa da.
3.3 ...

KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

USAIMENA

4.en zentzumenari dagokio sarrera hau, eta beraz Usaimena lantzeari ekingo diogu!

1) Usaintzeko aukera ematen digun zentzumenetako bat da. Substantzia zehatz batzuk sudurrean sartu eta usaintzeko sentsazioa dugunean gertatzen da.
Prozesua:
1.Sudur hobien bitartez, airea gorputzera sartu
2.Sudurreko ileak arnastutako airea iragazi eta hauts partikulak gelditu
3.Sudurreko mintz pituitarioko kirio-muturrek aireak eramandako elementu usaintsuen informazioa jaso.
4.Hortik, usaimenaren kirioaren bidez garunera igaroarazi





2)Gaixotasunak:

2.1 Anosmia: Usaimenik ez izatea edo usaimenaren galera. Betirako edo momentu baterako izan daiteke. Errudunak: infekzioak, zahartzea...
2.2 Hiposmia: Gutxi usaintzea. Errudun ohikoenak, garezurreko lesioak edo arnasbideen infekzioak dira.
2.3 Disosmia: Usaimenaren distortsio bat da eta usain neutralak txartzat hartzea eragin dezake.

KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

DASTAMENA

Dastamenari dagokio gaurko sarrera hau! Ea honekin zerbait gehiago ikasten duzun!

1) Dastamena, mihiaren dastamen-papilaren bidez zaporeak desberdindu eta informazioa garunera bidaltzen duen zentzumena da. Dastamenaren organoa mihia da.

2)Dastamenaren bidez jaten ditugun janarien zaporeak bereizten ditugu. Janarien zaporeen sentipenak papilen bidez jasotzen ditugu.

3)Papilak hainbat motatakoak izan daitezke, eta mota bakoitzak zapore klase bat identifikatzen du: gozoa, gazioa, garrantza, mingotsa eta umami.


    4) Hemen link bat honen prozesua hobeto ikusteko






5) Dastamenean ere arazoak egon daitezke, hala nola:

5.1 Hipoageusia: Dastamen-sentikortasunaren urritzea da. Jaiotzetik gerta daiteke edo gaixotasun edo lesio zehatz batzuen ondorioz.
5.2 Ageusia: Dastamen-sentikortasunik eza da. Erredurak edota paralisiak izaten dira gaixotasun honen errudunak
5.3 Parageusia: Dastamenaren interpretazio okerra. Janariak eta edariak hautemateko pertzeptzio-gaitasunean aldaketak izaten dituzte. Gaixotasun honen errudun ohikoenak, nahasmendu neurologikoak izaten dira.

KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

ENTZUMENA

 Entzumenari buruz gehiago jakin nahi duzula? Hona hemen informazio gehiago!

1)Soinua uhinen bidez hedatzen da, uhinak indar handiagoz edo txikiagoz heltzen dira gure belarrietara, distantzia eta intentsitatearen arabera, nagusiki.












2) Informazio interesgarri asko dago honen inguruan. Entzumen organo atalak, honen prozesua, etab. Labur eta zehatz azalduta daukazue hementxe! entzumena

3) Gaixotasun edo arazoak:
3.1. Transmisioko gorreria
Kasu honetan, belarri barruko hezurtxo-katea da huts egiten duena. Erdiko belarriaren funtzionamendu-huts horren erantzulea gaixotasun bat, trauma bat edo bestelako akatsen bat izan daiteke. Gorreri mota hau era mediko edo kirurgikoz trata daiteke, entzumena bere onera ekarriz.

3.2. Pertzepziozko gorreria
Honek barne-belarriari erasaten dio, eta kasu honetan arazoa latzagoa da; kirurgiaren bidez ez bait dago apenas ezer lortzerik.

Bukatzeko, zentzumen honi eginkizun bat emateko abestitxo bat uzten dizuet! Orain gozatzea besterik ez duzue!


KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

IKUSMENA

Gaurkoan, ikusmenaz arituko gara lanean!Gauza asko ahal dakizkizu honi buruz?

1) Ikusmenaren organoa begia da. Begia kanpotik hainbat elementuz osatuta dago: bekaina, betazala betileak, malko-guruina eta kornea...
Txanela Proiektua. Ikusmena
















2) Begiaren barrualdea aztertuz gero, begi bolaren osagai nagusiak hauek direla esan genezake: kornea, irisa, begi-ninia, kristalinoa, erretina eta ikusmen-nerbioa.
















3) Begiaren gaixotasunak
Ikusmenaren akats ohikoenak hauek dira:
-Miopia: Urrun dauden gauzak ikusteko zailtasuna
-Hipermetropia: Hurbil dauden gauzak ikusteko zailtasuna

-Begi-lausoa: Argiak kristalinoa zeharkatzeko zailtasuna











KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO