2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

DASTAMENA

Dastamenari dagokio gaurko sarrera hau! Ea honekin zerbait gehiago ikasten duzun!

1) Dastamena, mihiaren dastamen-papilaren bidez zaporeak desberdindu eta informazioa garunera bidaltzen duen zentzumena da. Dastamenaren organoa mihia da.

2)Dastamenaren bidez jaten ditugun janarien zaporeak bereizten ditugu. Janarien zaporeen sentipenak papilen bidez jasotzen ditugu.

3)Papilak hainbat motatakoak izan daitezke, eta mota bakoitzak zapore klase bat identifikatzen du: gozoa, gazioa, garrantza, mingotsa eta umami.


    4) Hemen link bat honen prozesua hobeto ikusteko






5) Dastamenean ere arazoak egon daitezke, hala nola:

5.1 Hipoageusia: Dastamen-sentikortasunaren urritzea da. Jaiotzetik gerta daiteke edo gaixotasun edo lesio zehatz batzuen ondorioz.
5.2 Ageusia: Dastamen-sentikortasunik eza da. Erredurak edota paralisiak izaten dira gaixotasun honen errudunak
5.3 Parageusia: Dastamenaren interpretazio okerra. Janariak eta edariak hautemateko pertzeptzio-gaitasunean aldaketak izaten dituzte. Gaixotasun honen errudun ohikoenak, nahasmendu neurologikoak izaten dira.

KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina