4.en zentzumenari dagokio sarrera hau, eta beraz Usaimena lantzeari ekingo diogu!
1) Usaintzeko aukera ematen digun zentzumenetako bat da. Substantzia zehatz batzuk sudurrean sartu eta usaintzeko sentsazioa dugunean gertatzen da.
Prozesua:
1.Sudur hobien bitartez, airea gorputzera sartu
2.Sudurreko ileak arnastutako airea iragazi eta hauts partikulak gelditu
3.Sudurreko mintz pituitarioko kirio-muturrek aireak eramandako elementu usaintsuen informazioa jaso.
4.Hortik, usaimenaren kirioaren bidez garunera igaroarazi
2)Gaixotasunak:
2.1 Anosmia: Usaimenik ez izatea edo usaimenaren galera. Betirako edo momentu baterako izan daiteke. Errudunak: infekzioak, zahartzea...
2.2 Hiposmia: Gutxi usaintzea. Errudun ohikoenak, garezurreko lesioak edo arnasbideen infekzioak dira.
2.3 Disosmia: Usaimenaren distortsio bat da eta usain neutralak txartzat hartzea eragin dezake.
KLIK HEMEN JOLASERA ABIATZEKO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina